XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Langileria

Beste atal batean ikusi dugun bezala, kopuruari dagokionez langileria izan zen klase sozial garrantzitsuena.

Langileriaren lanik gabe industri zuzpertzea ezinezkoa izango zatekeen.

Euskal Herrian eskulana etorkinek, emigranteek, osatu zuten ia erabat.

Honek egoera berria zehazten duten zenbait ezaugarri sortaraziko ditu, eta hauen arteko azpimarragarriena borroka politikoa da, gaur egun oraindik ere nolabait isladatua dagoena.

Lehen unetik, etorkinek giza duintasunaren aurkako bizitza eta lan-baldintzak jasan behar izan zituzten.

Baldintzarik gogorrenak meategietakoak ziren, zalantzarik gabe.

Barrakoietan bizi ziren, egunero 12 ordutik gora lan eginez, soldata inoiz diru bihurtzen ez ziren txarteletan ematen zieten, meatze-konpainien denda ofizialetan bakarrik truka bait zitzaketen hango produktuak eskuratzeko.

Bizimodu anker honek laster sortarazi zituen Bilbo, Ortuella, Sestao eta La Arboledako talde sozialistak.

Hauen eraginez Espainiako probintzietako errotze sozialista garbi eta indartsuena gertatu zen Bizkaian.

Grebek, eta batez ere 1890. urteko meategikoak, PSOE Bizkaiko langileen ordezkari bilakatu zuten piskanaka piskanaka.

Eta hala, Estatu osoan aukeratua suertatu zen alderdi honetako lehen zinegotzia Bilbon izan zen, 1891an (Manuel Orte).

Ez da zaila langileen joera hau azaltzea, euskal kulturarenganako inolako harremanik, ez jatorrizkorik, ez zirrarazkorik gabe, munduko langileen arteko elkartasuna aintzakotzat hartzen zuten, arraza, herrialde edo pertsonen arteko beste edozein sailkapen moeta eragiten zuen guztiari ihes eginik.

Jende multzo honetan izango dute.

Echeverria lantegiko langileak 1896an.

Haurrak ere ikus daitezke tartean.